XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Azken perpausek (3-k eta 4-k) dauzkaten aldaki dialektaletan ez naiz oraingoan sartuko, asko baitira eta Ameriketako txoko honetan informazioa ez baitaukat esku.

Azkenez Ithurri gramatikalariak dakarren etsenplu hau ere aipa dezakegu: nik dakidanez euskalki gehienetan era honetara itzul litekeena: .

Aurreko adibide guztietan zera ikus daiteke, ez ahal-ek ez eta ezin-ek ere, ez dutela inongo atzizkirik.

Hau da, aspektu-atzizkiak, -[ko] = (-egina), [-tzen/-ten] = (+ egina, - perfektua), [0] = (+ egina, + perfektua) aditz nagusietan agertzen dira (irakurriko, irakurtzen, ikusi).

Hau, noski, ez da egia Bizkaieraz, euskalki honetan aditz modalak, eta gero deskribatuko ditugun semimodalak berdin, antzekoak baitira.

Honek zera esan gura du, morfologikoki nonbait, ez ahal ez ezin aditzek ez dutela aditz nagusien jokabidea.

Eta sintaktikoki? Galdera hau erantzun baino lehen behar izan eta nahi/gura izan (nahiago/gurago izan) aditzek nola jokatzen duten ikusi behar dugu, hots, semimodalak deitu ditugunak deskribatu behar ditugu.

1.2. Hala, bada, aurreko etsenpluak behar izan aditzarekin egiten baditugu, honako hau da emaitza: .

Beste era batera esatearren, honako kasuan behar izan-ek aspektu-atzizkiak hartzen ditu eta egoera hauxe dugu: .

Arazoa, beraz, honetan dago: Zergatik daukagu, kasu batez (8b) adibidean, irakurtzen ahal alde batean, baina irakurri behar bestean, eta ez eman dezagun irakurri behartzen?.

Eta berriro ere, itaun honi erantzun zehatz bat emateko bizi izan eta maite izan bezalako aditzen jokabide morfologikoa kontutan hartu beharrean gaude.

Izan ere, azken aditz hauek, ezaguna denez, ez dute inoiz hizkuntzaren kasurik unibertsalenean bederen -(tzen/-ten) atzizkia hartzen. Alegia: .